Gizartea -

KORONABIRUSA

COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgelen kopurua 207ra jaitsi da

Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, guztira 207 gela itxi dituzte, 145 ikastetxetan. Oraindik ez dago COVID-19aren ondorioz aurrez aurreko hezkuntza-jarduera erabat eten duen ikastetxerik.

Haurren motxilak zintzilik, ikasgelan. Argazkia: IREKIA
Haurren motxilak zintzilik, ikasgelan.
Haurren motxilak zintzilik, ikasgelan. Argazkia: IREKIA

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ikastetxeetan koronabirusagatik itxita dauden ikasgelen kopuruak behera egin du, beste behin, eta 207 dira astearte honetan, atelehenean baino 26 gutxiago.

EAEko ikastetxeetan COVID-19aren pandemiarekin lotutako datuak eguneratu ditu Hezkuntza Sailak. Guztira 207 gela itxi dituzte, 145 ikastetxetan. Beraz, ikasgelak itxi dituzten ikastetxeen kopurua ere jaitsi egin da; 162 izatetik 145 izatera pasatu da.

Oraindik ez dago COVID-19aren ondorioz aurrez aurreko hezkuntza-jarduera erabat eten behar izan duen ikastetxerik, Hezkuntza Sailak zabaldu dituen azken datuen arabera.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 gela izango ditu guztira (2 urtetik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzara arte). Itxitako ikasgelak ikasgela guztien % 1,17 dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erizainak azken ordukoa Koronabirusa olatu berria