Gizartea -
Manifestazioa Bilbon
Kukutzaren eraistearen aurka protesta egin dute berriro milaka lagunek
Manifestazioa 18:30ean atera da Jesusen Bihotzetik eta Errekalden amaitu da, Gaztetxearen auzoan, hain zuzen.
Erredakzioa
Milaka pertsona Bilbon bildu dira larunbat honetan Kukutzaren eraistearen kontra protesta egin eta gaztetzearen kultura-proiektuari babesa agertzeko.
Manifestazioa Jesusen Bihotzetik atera da, 18:30etan, "Gaztetxea gara" lelopean, malabarista eta zangaluzeak aurreneko lerroetan zirela.
Pancarta nagusiaz gain, beste lelo batzuk ere erabili dituzte: "Azkuna, joan zaitez Castrora" eta "Eskalatzaile eta okupak gara".
Manifestazioaren ibilbidea Errekalden amaitu da, Gaztetxea zegoen auzoan. Protesta jai giroan egin dute.
Ertzaintzak helicóptero bat eta zenbait patruila erabili ditu manifestazioa zaintzeko.