Gizartea -

Rafael Bengoa

Bengoa: "Madrilen birusa kontrolatzeko modu bakarra hilabetez gogor konfinatzea da"

Osasun adituak aurreratu duenez, Gabonetan ez da familia festarik izango, ezta afari jendetsurik ere, baina posible da 2021eko uda normala izatea Euskadin, COVID-19aren aurkako txertoari esker.

Rafael Bengoa
Rafael Bengoa
Rafael Bengoa

RADIO EUSKADI | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa osasun aditua arduratuta agertu da Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan; izan ere, "politikarien batasunik eza" ikusita, "koronabirusa barrez lehertzen ari da".

Abuztu amaieratik Madrilek konfinatuta beharko lukeela uste du Bengoak; "Melbournen edo Israelen gertatu da", azaldu du. 100.000 biztanleko 500 kutsatu daude, eta egoera horretara iritsiz gero, "Europako hiriburu guztiak konfinatuta egongo lirateke", Bengoaren aburuz, egoera horretan. "Kontroletik kanpo dago" pandemia Madrilen, eta "ez da nahikoa behaketekin eta testekin", "hilabeteko konfinamendu gogorra" behar dutela iritzi dio osasun adituak.

Rafael Bengoaren ustez, Euskadin "birusa ez dago kontroletik kanpo", baina garrantzitsua da "agerraldiak azkar kontrolatzea, behatuz eta isolatuz". Adituaren arabera, lehenengo olatuaren ostean egon zen baikortasunak kalte egin digu. "Baikortasun politikoak eta herritarrarenak, bigarren olatua ekarri du", esan du.

 "Izan dugun uda arraroa izan bada, aurtengo Gabonak are arraroagoak izango dira", adierazi du Bengoak. "Gabonetan ez dira familiako jai handiak eta hoteletan izaten diren afari jendetsuak izango", horren iragarpenaren arabera.

2021eko uda baino lehen txertoa Euskadin modu masiboan banatzea posible dela aurreikusi du Bengoak, eta urtarrilean edo otsailean pertsona batzuei txertoa jartzen has daitekeela uste du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du. Entzun elkarrizketa osoa.

BIDEOA: Bengoak Madril osoa hiruzpalau astez konfinatzea gomendatu du (Jatorrizkoa gazteleraz)

Bengoak Madril osoa hiruzpalau astez konfinatzea gomendatu du
Bengoak Madril osoa hiruzpalau astez konfinatzea gomendatu du
Bengoak Madril osoa hiruzpalau astez konfinatzea gomendatu du

1:18
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa