Gizartea -

Lur astindua

Nafarroako lurrikara, Twitterren: beldurrez baina umorea bazter utzi gabe

Sare sozialean ere sentitu dute astindua, eta dardara igarri duten pertsonen iruzkinez bete da. #Lurrikara eta #Nafarroa joera dira Twitterren.

Twitterren ere sentitu dute Nafarroako astindua.
Twitterren logoa.
Twitterren ere sentitu dute Nafarroako astindua.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Nafarroa astindu duen lurrikara Twitterren ere sentitu da. Ordu gutxitan, dardara igarri duten pertsonen iruzkinez bete da sare soziala. Batzuek umorez hartu dute astindua eta memeak argitaratu dituzte; beste batzuek, aldiz, ikara uxatu ezinda ibili dira, sarri gertatzen baitira lurrikarak Iruñerrian.

"Dar-dar txiolariak" joera bihurtu ditu #lurrikara eta #Nafarroa etiketak, Umap-en arabera.

Lehen astindua gauerdia pasatxo izan da, asko eta asko ohean zirela. Begiak bildu ezinda ibili dira ordutik:

Barre egiteko aukera ikusi dute batzuek:

Bada beldurra pasatu duenik...

Dena den, gaur egungo lurrikarak ez dira nonbait hainbesterainokoak...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iruñea Twitter Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak Eguesibar