Gizartea -

KORONABIRUSA

113ra jaitsi dira COVID-19a tarteko itxitako ikasgelak

Ikasgelaren bat isolatuta duten ikastetxeen kopuruak ere behera egin du: ostiralean 114 ziren, gaur, 82.

Zorro batzuk ikasgela batean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Zorro batzuk ikasgela batean.
Zorro batzuk ikasgela batean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 kasuengatik, 113 ikasgela daude itxita Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), ostiralean baino 43 gutxiago.

Hezkuntza Sailak astelehen honetan zabaldutako datuen arabera, azken orduetan 82 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, eta, ondorioz, 113 ikasgela itxi behar izan dituzte. Hala bada, ostiraleko datuekin alderatuta, isolatutako ikasgelen kopuruak behera egin du (43 gutxiago), baita ikasgelaren bat itxita duten eskolen kopuruak ere (32 gutxiago).

Pandemiaren eraginez itxitako ikasgelen kopurua guztien % 0,89 da. Horrez gain, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19agatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik. 2020-2021 ikasturtean euskal hezkuntza-sistemak 17.554 gela ditu, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzara arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia albisteak Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gaixotasunak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak COVID kasuak