Gizartea -

Koronabirusa

Tolosako Asuncion Klinikako hiru medikuk positibo eman dute COVID-19an

Osasun zentro gipuzkoarra ikertzen ari da non dagoen kutsatze horien jatorria, baina jarduerari eutsi dio, nahiz eta segurtasunagatik bisitak mugatu dituen.

PCR probak. Argazkia: Efe
PCR probak. Argazkia: Efe
PCR probak. Argazkia: Efe

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako (Gipuzkoa) Asuncion Klinikako hiru medikuk positibo eman dute COVID-19an, osasun zentroko iturrietatik baieztatu dutenez, baina zentroak lanean jarraitzen du, bisitak mugatu dituen arren.

Ospitaleko iturrietatik azaldu dutenez, medikuaren positiboa gaur bertan baieztatu da, eta ondorioz protokoloa jarri dute martxan, harekin harremanetan egon diren langile guztiei PCR probak egitea, besteak beste.

Oraingoz, test horietan beste bi positibo atzeman dituzte medikuen artean, baina asintomatikoak dira.

Klinika martxan dago kutsatzeen jatorria ikertzen ari diren bitartean, baina bisitak mugatu dituzte, badaezpadako neurri gisa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa