Gizartea -

Polizia-operazioa

Euskal jatetxeetan ustez lapurtu zuen taldea atxilotu dute

Ertzaintzak operazioa egin du Guardia Zibilarekin eta Esquadra Mossoekin batera eta guztira 7 pertsona atxilotu dituzte 50 lapurretekin zerikusia izan dezaketelakoan.

Zazpi lagun atxilotu dituzte. Argazkia: EITB
Hainbat euskal jatetxetan lapurtu zuen sarea desegin dute

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak, Ertzaintzarekin eta Eskuadra Mossoekin egindako operazio batean, zazpi lagun atxilotu ditu Madrilen 50 inguru lapurretekin zerikusia dutelakoan. Araba, Gipuzkoa, Burgos, Guadalakara, Madril eta Gironako hainbat enpresatan egin omen dituzte lapurretak, goi mailako jatetxeetan besteak beste.

Europa Ekialdeko herritarrek osatzen dute taldea eta udan Arzak, Akelarre, Berasategui eta Euskal Herriko beste jatetxe ezagun batzuetan lapurretan egin zutenak ote diren ari da ikertzen Ertzaintza.

Lapurreta handi bat egiten zuten bakoitzean, lapur-taldeko kideak jaioterrira itzultzen ziren denboraldi baterako.

Atxiloketak gaur goizaldean izan dira Madrilen, Leganeseko enpresa batean lapurreta bat egin eta etxera itzultzen ari zirenean atzeman dituzte.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, operazioaren ikerketa martxoan hasi zen eta Ertzaintzaren eta Esquadra Mossoen informazioari esker, Guardia Zibilak lapurrak aurkitu zituen.

Subijana, pozik baina zuhur

Pedro Subijana sukaldaria, Donostiako Akelarre jatetxearen jabea, "pozik" agertu da lapurren atxiloketagatik, baina ohartarazi du orain "Justiziak" lan egin behar duela.

"Baliabideak eta esperientzia bazuten, zintzotasunik ez", adierazi du sukaldari ezagunak. "Harritu egiten nau albisteak, ez nuen esperantzarik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea