Gizartea -
KORONABIRUSA
Adineko bat hil da Bizkaiko egoitza batean eta 19 ospitaleratuta daude COVID-19arekin
Alde positiboari dagokionez, azken orduetan 20 pertsona sendatu dira egoitzetan (negatibo eman dute, aurretik positibo eman ostean). Horrela, egoitzetako 1.904 erabiltzaile sendatu dira guztira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko egoitza-zentroen sareko erabiltzaile bat hil da azken orduetan COVID-19arekin. Gainera, beste 19 erabiltzaile daude ospitaleratuta, koronabirusean positibo eman dutela baieztatu ondoren.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, astearteko lanaldia ixtean, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimendutako 155 egoitzako sarean koronabirus proban positibo eman duten 58 erabiltzaile zeuden. Gainera, zahar-etxeetan lan egiten duten 70 pertsonak positibo eman dute, eta beste 52 berrogeialdian daude.
Gaur egun, sei zentrotan daude kaltetuak: Leioa-IFAS Laguntza Zentroa (33), Marcelo Gangoiti-Muskiz (9), Zuetxe-Bakio (8), DomusVI Miraflores-Bilbao (5), Albiz Santiago Llanos-Sestao (2) eta Jesusen Bihotza-Getxo (1).
Horrez gain, Birjinetxen, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko unitate soziosanitario espezializatuan, 63 pertsona daude. Pertsona horietatik, 37 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 26 zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak (koarentena egiten ari dira erietxean egon ostean).
Alde positiboari dagokionez, azken orduetan 20 pertsona sendatu dira egoitzetan (negatibo eman dute, aurretik positibo eman ostean). Horrela, egoitzetako 1.904 erabiltzaile sendatu dira guztira.