Itxi

2020/10/08

13:34

Gizartea

Langile digitalak

600 ikaslerentzako programazio campusa hartuko du Urduliz Dorreak 2021ean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

42 Urduliz campusak 2.400 metro koadro izango ditu, bost solairutan banatuta. Bertan, programatzaile edo langile digital gaituak prestatuko dituzte.

  • 600 ikaslerentzako programazio campusa hartuko du Urduliz Dorreak 2021ean

    Urduliz Dorrea "42" programazio campusaren egoitza izango da. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Urduliz Dorrea 42 programazio campusaren egoitza izango da. 2021eko lehen seihilekoan irekiko ditu ateak, eta 600 ikaslerentzako lekua izango du. Telefonica Fundazioak sortu du honako egitasmoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

42 Urduliz campusak 2.400 metro koadro izango ditu, bost solairutan banatuta. Bertan, programatzaile edo langile digital gaituak prestatuko dituzte, "geroz eta digitalizatuagoa den gizarte honetako enpresen eskariak asetze aldera".

"42 eta enpresa munduaren arteko harremana oso gertukoa izan behar da", baieztatu du Carmen Morenes Telefonica Fundazioko zuzendari nagusiak. Bere esanetan, dagoeneko Madrilen martxan dagoen ekimen honek hasiera batean ezarritako helburua bete du, hots, enpresek bilatzen dituzten profilak sortzea.

Campus horretan parte hartu nahi duten ikasleek ez dute ezagutza teknikorik beharko, ezta titulaziorik ere. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago, baina "oso zabala" izango da, adin eta profil ezberdinetako jendea egongo baita.

"Dena den, campusera sartzeko merezimendua aitortu beharko zaie ikasleei", Ainara Basurko Bizkaiko Sustapen Ekonomikorako diputatuak esan duenez. Basurkok zehaztu du Telefonicarekin hitzartuko akordioak lau urteko iraupena izango duela eta bost milioi inbertitu dituztela.

Campusean parte hartu ahal izateko, bi fase bete beharko dira: ostegunetik aurrera Interneten eskuragarri egongo den galdetegia betetzea (izena emateko) eta 26 eguneko epean bete beharreko erronkak gainditzea (plazak nori eman erabakitzeko).

24 orduz egongo da zabalik 42 Urduliz, asteko zazpi egunetan, eta doako aurrez aurreko prestakuntza eskainiko du. Horretarako, besteak beste, proiektuak ardatz izango dituen eredu pedagogiko aitzindari baten alde egingo dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;