Gizartea -

Desjabetze agindua

Berangoko Udalak Kukullaga baserria erosi du

Udalak egindako erosketari esker, adineko bikoteak bertan bizitzen jarraitzeko aukera izango du.

Berangoko Udalak Kukullaga baserria erosiko du. Argazkia: EITB
Berangoko Udalak Kukullaga baserria erosiko du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berangoko Udalak Kukullaga baserria erosi du. Etxebizitza honen gainean ia 300.000 euroko zorra zegoen eta jabeek, 76 eta 80 urteko adinekoek, ezin zuten honi aurre egin. Udalak egindako erosketari esker, auzokideei baserriaz gozatzeko aukera emango diete eta hori dela eta, hil arte bertan bizitzen jarraitzen ahal izango dute.

Maria Isabel Landa Berangoko alkateak mailegu erakundearekin adostutako hitzarmena jakitera eman du. Mailegu emaileak 25.900 euro eman zizkion bikoteari, baserriko teilatua konpontzeko. Mailegua % 5eko interesarekin itzuli behar zuten eta atzeratuz gero, % 29ko interesarekin. Berme bezala baserria bera eta ondoan dauden lursail batzuk jarri ziren (540.000 eurotan tasatu zirenak).

Alkateak azaldu duenez, Udalak 200.000 eurotan erosi dizkio baserria eta lursail hauek mailegu erakundeari. Diru kopuru honetatik, 10.000 euro aurreratu ditu dagoeneko.

Landak erosketa hau zuritu du. Honen esanetan, baserriak XVII. mendeko errota bat du eta hura "balore historiko eta kultural handikoa da" eta Berangoko udal ondarea osatuko du. Hala ere, erosketaren arrazoi nagusiena "etxebizitza galtzeko arriskuan zegoen arazo sozial bati irtenbidea ematea" zen.

Alkateak azpimarratu duenez, beste familiekin alderatuta, Kukullaga baserriarekin gertatutakoa ez da neurri bakar batekin ez neurtu. "Ez dugu udal dirua erabili auzokide baten zorra ordaintzeko, udal ondarea handitzeko baizik", azaldu du Landak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea