Gizartea -
ERASOA
Asteazkenean Donostiako parke batean labanaz zauritu zuten gizona hil egin da
Urriaren 7an, arratsaldean, gertatu zen erasoa. Bi gizon eztabaidan hasi ziren Mundai zubiaren inguruan, eta handik Araba parkera jo zuten. Batak bestea labankatu zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, ospitalean hil da asteazkenean hirian labanaz zauritu zuten 30 urteko gizona.
Urriaren 7an gertatu zen erasoa, 19:45 aldera. Bi gizon eztabaidan hasi ziren Mundai zubiaren inguruan, eta handik Araba parkera jo zuten. Liskarrean, 37 urteko gizon marokoar batek labanaz hainbat zauri egin zizkion 30 urteko aljeriar bati.
Erasotzailea lekuan bertan atxilotu zuen Udaltzaingoak, eta zauritua Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Biek aurrekari penalak zituzten, Udalaren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea