Publizitatea
Itxi

2020/10/15

11:56

Gizartea

Arabako campusa

EHUk diziplina-espedientea ireki dio maskara barik eskola ematen zuen irakasleari

eitb.eus

Unibertsitateak pertsona bat izendatu du espedientearen instrukzioa zuzendu eta arau-haustea gertatu ote zen jakiteko ikerketak egin ditzan.

  • EHUko campusa

    EHUko irakasle horrek zergatik ez zeraman maskararik azaltzen saiatuko da Unibertsitatea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) diziplina-espedientea ireki dio Arabako campuseko irakasleari (Farmazia Fakultateko irakaslea), eskolak maskararik gabe eman zituelako, Unibertsitateak jakinarazi duenez.

Joan den urriaren 1ean Euskal Herriko Unibertsitateak isilpeko informazio-espediente bat ireki zuen argitzeko Farmazia Fakultateko Dekanotzak emandako informazio bat; izan ere, horren arabera, irakasle batek maskara barik ematen zuen eskola ikasturtearen hasieratik. Orain, errektorearen erabaki baten bidez, unibertsitateak amaiera eman dio informazio-espediente horri.

Estatuko eta autonomia erkidegoko legeetan, zein UPV/EHUko barne arauetan ere ("Irakasle-ikertzaileentzako Prebentzio Dekalogoa" eta "2020-2021 ikasturterako EHUko zentroen funtzionamendurako neurriak" dokumentuetan, hain zuzen), argi eta garbi jasota dago: "Maskara erabili behar duzu beti eta modu egokian (…)  unibertsitateko gune guztietan (…), nahiz eta pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzeko aukera izan" (IRIEn Prebentzio Dekalogoa).

Egindako ikerketek erakutsi dutenez, arau-hauste bat egon da, antza, eta, hori dela eta, errektoreak agindua eman du irakasle inplikatuari diziplina-espedientea irekitzeko eta espedientea bideratuko duen instruktore bat izendatzeko.

Prozedura horretan, deklarazioa hartuko zaio espedientatutako pertsonari, behar diren frogak bilduko dira eta alegazioak egiteko aukera egongo da. Azkenik, errektoreak erabakia hartuko du, eta kasuan kasuko zigorra ezarriko du, hala badagokio.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena