Gizartea -

Lan-istripua

Kamioilari bat hil da AP-8 autobidean, Donostian

Ertzaintzak uste du gidaria ondoezik sentitu dela eta horregatik atera dela errepidetik; izan ere, gizonak ez du zauririk jasan eta kamioiak ez du inolako kolperik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat hil da arratsalde honetan AP-8 autobidean, Donostia parean. Ibilgailua errepidetik atera da eta bazterrean geldituta topatu dute, suhiltzaileek eta Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 17:30 inguruan gertatu da, Bilboko noranzkoan, AP-8 autobideko 20. kilometroan. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta gidaria kamioi barruan hilda aurkitu dute.

Autopsiaren emaitzaren zain, ematen du gidaria ondoezik sentitu dela eta horregatik atera dela errepidetik; izan ere, gizonak ez du zauririk eta kamioiak ez du inolako kolperik.

Ertzaintzak errei bat itxi du Bilboko noranzkoan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Lan-istripuak Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko-istripu hilgarriak