Gizartea -

Alertan jarraitzen dute

Hierroko itsaspeko erupzioa itsas azaletik 150 metrora dago

Tokiko agintariek lasaitasun mezua helarazi nahi diete herritarrei. Esandakoaren arabera, egoerak ez du arrisku gehiagorik sortuko "bere momentuan" badaezpadazko neurri egokiak hartu baitzituzten

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hierroko uretan itsaspeko erupzioa izaten ari dela konfirmatu dute Geografia Institutu Nazionaleko (IGN) eta Ikerketa Zientifikoen Zentru Goreneko (CSIC) zientzilariek. Eurupzioak pitxadura itxura du eta hortik ateratzen ari den magma itsas azaletik 150 metro baino gutxiagora dago.

Adituek ondorio hori atera dute orbanaren buruan kolore aldaketa ikustean; ilunagoa baita eta itxura zurrunbilatsuagoa baitu.

Datu hori Sumendi-arriskurako Babes Zibileko Planaren zuzendaritzari helarazi diote. Horiek larrialdi egoera maila gorrira igotzea erabaki dute La Restinga inguruan.

Ondorioz, derrigorrezko ebakuazioez gain, esku-hartzeko eta logistika ekintzetarako beharrezkoak diren baliabideak prestatzen ari dira.

Tokiko agintariek lasaitasun mezua helarazi nahi diete herritarrei, egoerak ez baitu arrisku gehiagorik sortuko "bere momentuan" badaezpadazko neurri egokiak hartu baitzituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea