Gizartea -

Ispaster

Onik aurkitu dute Ogellako hondartzan desagertutako arrantzalea

Larrialdi zerbitzuek hondartzako aparkalekuan aurkitu dute arrantzalea, 14:14an. Anbulantzian artatu ostean, onik zegoela ikusi dute, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

Ogella hondartzako aparkalekua, desagertua aurkitu duten lekua. Argazkia: Gurutze Gorria
Onik aurkitu dute Ogellako hondartzan desagertutako arrantzalea
Ogella hondartzako aparkalekua, desagertua aurkitu duten lekua. Argazkia: Gurutze Gorria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek onik aurkitu dute Ogellako itsaslabarren inguruan, Ispasterretik (Bizkaia) gertu, astelehenean desagertutako gizona.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, harekin hitzordua zeukan lagun batek ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak gertatutakoaz, 17:00ak inguruan. Izan ere, elkarrekin arrantza egiteko asmoa zuten, baina desagertutako gizona ez zen hitzordura azaldu. Telefono deiak hartzen ez zituela ikusita, bilaketa lanak abiatu zituzten.

Gauean, baina, bertan behera utzi behar izan zuten bilaketa, eta goizean atera dira berriro desagertuaren bila Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko langileak eta suhiltzaileak. Hain zuzen ere, EA eta Ispaster inguruetan aritu dira arrantzalearen bila.

Azkenean, Ogella hondartzako aparkalekuan aurkitu dute gizona, 14:14an.

Anbulantzian artatu ostean, onik zegoela ikusi dute, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Arrantza Suhiltzaileak Lea-Artibai eskualdea