Gizartea -
Bilaketa
Ostiralean desagertu zen 38 urteko mendizale baten bila ari dira Aiako Harrian
Dispositiboa arratsaldeko lehen orduan jarri dute martxan, mendizalearen senideek salaketa jarri ondoren, eta iluntzean bilatzeari utzi diote. Astearte goizean berriro abiatuko dira bilaketa lanak.
Agentziak | Erredakzioa
Larrialdi zerbitzuek astearte honetan, goizeko lehen orduan, 38 urteko gizon bat bilatzeari ekingo diote berriro. Gizona ostiralean desagertu zen, Irunen, Aiako Harrira joan ondoren.
Dispositiboa arratsaldeko lehen orduan jarri dute martxan, eta iluntzean utzi diote bilatzeari.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, mendizalearen senideek salaketa jarri ondoren, DYAk, Gurutze Gorriak eta Ertzaintzak dispositiboa abiatu dute, eta helikoptero batek ere parte hartu du bilaketa-lanetan.