Gizartea -
Gipuzkoa
Iragan ostiraletik desagertuta zegoen mendizalearen gorpua topatu dute Aiako Harrian
Bilaketa lanak berriz hasi dira 08:00ak aldera, eta 09:30 aldera mendizalearen gorpua topatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Iragan ostiraletik desagertuta zegoen mendizalearen gorpua goizean aurkitu dute Aiako Harrian, Oiartzunen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bilaketa lanak berriz hasi dira 08:00ak aldera, eta 09:30 aldera mendizalearen gorpua topatu dute. Aurkitu ondoren, gorpua altxatu eta auzitegiko medikuarengana eraman dute, autopsia egiteko.
38 urteko mendizalearen senideek salaketa aurkeztu zuten, iragan ostiraletik haren berririk izan ez dutelako. Desagertua bilatzeko dispositiboa martxan jarri zuten orduan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea