Gizartea -

KORONABIRUSA

Ipar Euskal Herriko tabernak 22:00etan itxiko dituzte gaurtik aurrera

Ezingo da alkoholik saldu 22:00etatik aurrera, eta debekatuta egongo da kalean alkohola edatea 22:00etatik 08:00etara. Gaur sartu dira neurriak indarrean eta, gutxienez, 15 egunez luzatuko dira.

Ipar Euskal Herriko taberna bateko terraza. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Ipar Euskal Herriko taberna bateko terraza
Ipar Euskal Herriko taberna bateko terraza. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Iparraldeko tabernak 22:00etan itxiko dituzte, koronabirusaren bigarren olatuari aurre egiteko neurri murriztaile berrien arabera. Gaur sartu dira indarrean, eta, gutxienez, 15 egunez luzatuko dira.

Murrizketa gehienak ostalaritzari loturikoak dira. Gauzak horrela, tabernek 22:00etan itxi beharko dituzte ateak, ordu horretatik aurrera ezingo dute eramateko alkoholik saldu, eta kalean edatea debekatuta egongo da 22:00etatik 08:00etara. Jatetxeak, ordea, salbuetsita daude itxiera ordu horretatik. Gainera, bezeroen erregistro bat egin beharko dute taberna eta jatetxeek.

Ostalaritzatik kanpo, igerilekuetako eta kiroldegietako aldagela handiak itxita egongo dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Baiona Maule albisteak Donibane Garazi Hendaia albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur COVID fokuak