Gizartea -
''Phishing''
Santander bankuaren izenean egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute
Biktimek SMS bat jasotzen dute segurtasun sistema berria "azkar" aktibatzeko eskatuz.
EITB.EUS
Ohartarazi dutenez, Santander bankuaren izena baliatuz, iruzurgileak biktimen dirua eta bankuko datuak eskuratzen saiatzen ari dira "phishing" kanpaina baten bidez.
Biktimek SMS mezu bat jasotzen dute. Bertan jakinarazten zaie ezinezkoa dela haien kontuan sartzea eta segurtasun-sistema berria azkar aktibatzeko eskatzen diete. Horretarako, iruzurgileek web esteka bat eskaintzen dute.
Horrelako iruzurrak detektatzeko gakoetako bat mezuaren idazkeran datza. Kasu honetan bezala, mezuak akats ortografikoak edo gramatikalak baditu, "phishinga" da.
Santander bankuak horrelako mezuak identifikatzeko eta horien aurrean nola jardun behar dugun azaltzeko informazioa eskaintzen du bere webgunean.