Gizartea -
Eraso berria
'Alakranak' itsaslapurren eraso berri bat saihestu du Indiako Ozeanoan
Ontzi euskaldunaren segurtasun pribatuak erasoa ekiditu du eta tripulatzaile guztiak onik daude. Duela bi urte Somaliako itsaslapurrek 'Alakrana' bahitu zuten.
Erredakzioa
Indiako Ozenoan arrantza egiten zebilen 'Alakrana' atunontzi euskaldunak itsaslapurren eraso berri bat saihestu du astearte honetan. Arrantza alorreko iturriek jakitera eman dutenez, ontziko tripulatzaile guztiak onik daude.
Duela bi urte Somaliako itsaslapurrek 'Alakrana' bahitu zuten. Oraingo erasoa goizaldeko lehen orduetan jazo da eta gerra armak dituzten ontziko segurtasun pribatuko indarrek erasoa ekiditen lortu dute. Hasierako informazioen diotenez, Frantziako ontziek erasoak izan dituzten zonalde berean izan da gaurko erasoa eta montzoien arteko garaiarekin bat egiten du (erasoak ugaritzen diren unearekin, hain zuzen ere).
Iturri berdinek azaldu dutenez, abordatze eta bahiketa saiakera bertan behera geratu da segurtasun indarrekoek egoera hauetarako aurreikusita dagoen defentsa protokoloa aplikatu dutenean. Bahitua izan zenetik, 2009ko urriaren 2tik, 'Alakranak' segurtasun pribatua du.
Duela bi urteko bahiketak 47 egun iraun zuen eta Gobernuak erreskatea ordaindu ostean, 36 tripulatzaile (haietariko 16, espainiarrak) aske utzi zituzten. Gobernuak erreskatea ordaindu izana ukatu du beti.