Gizartea -
Oiartzun (Gipuzkoa)
73 urteko gizon bat desagertu da Artikutzan, perretxikotara joan ostean
20:00ak aldera desagertuaren emazteak SOS Deiaki abisua eman dio. Bilaketa lanak 21:45 aldera abiatu dira, gizonak bere ibilgailua utzi duen tokitik.
Agentziak | Erredakzioa
Larrialdi zerbitzuek, besteak beste, Ertzaintzako mendi eta txakur taldeek, suhiltzaileek, DYAk eta basozainek 73 urteko gizonezko bat bilatzeko dispositiboa martxan jarri dute gauean, Oiartzunen (Gipuzkoa). Gizona perretxikotara joan da, Artikutzako parke naturalera, eta ez da etxera itzuli.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 20:00ak aldera desagertuaren emazteak SOS Deiaki abisua eman dio. Senarra perretxiko bila joan eta oraindik etxera bueltatu ez dela azaldu die emakumeak larrialdi zerbitzuei.
Horregatik, bilaketa lanak 21:45 aldera abiatu dira, gizonak bere ibilgailua utzi duen tokitik.