Gizartea -
trafikoa
Gizonezko arabar bat hil da auto-istripuz Errioxan, eta bi lagun zauritu dira
Eltziegoko herritar bat da hildakoa, eta herri bereko emakume bat eta 23 urteko errioxar bat zauritu dira.
agencias | redacción
Eltziegoko (Araba) 67 urteko gizonezko bat hil da auto-istripuz Abalosen, Errioxan. 19:00ak aldera izan da ezbeharra, eta bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka, eta hildakoaz gain, bi pertsona zauritu dira, bat 59 urteko emakume bat, Eltziegokoa, eta San Vicente de la Sonsierrako 23 urteko gizon bat, 112k jakinarazi duenez.
Norbanako batzuk izan dira ezbeharraren berri eman dutenak, eta errepidea itxita egon da denbora batean.
Aurrez aurre talka egin duten bi ibilgailuetako bidaiariak larrialdi zerbitzuek atera behar izan dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea