Gizartea -

KORONABIRUSA

Jaurlaritzak konfinamendu orokorra saihestu nahi du, baina ez du baztertzen

Bingen Zupiriak azpimarratu du ez dutela "agertokirik" baztertzen, ezta erabateko konfinamendua ere, eta helburua "bat eta bakarra" dela gaineratu du, "gaixotasunaren hedapena saihestea".

Bingen Zupiria, portavoz del Gobierno Vasco. Artxiboko irudia: EFE
Bingen Zupiria, portavoz del Gobierno Vasco
Bingen Zupiria, portavoz del Gobierno Vasco. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak herritarren konfinamendu orokorra saihestu nahi du "neurri murriztaile eta gogorrak" aplikatuz, astelehen honetan martxan jarritakoak kasu, baina ez du baztertzen, beharrezkoa balitz, koronabirusa hedatzea saihesteko.

Gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Gobernuko bozeramaileak berretsi du ez dutela "agertokirik" baztertzen, ezta konfinamendu osoarena ere.

Hala ere, gogorarazi du osasun agintariek "egunero" egiten dutela "herriz herriko" osasun egoeraren jarraipena, eta LABIn bildutako erakunde publikoek ere "etengabeko azterketa" egingo dutela.

EAEk "oso aste zailak" biziko dituela esan ostean, helburua "bat eta bakarra" dela gaineratu du, "gaixotasuna zabaltzea saihestea eta kutsatzea mugatzea".

Bere ustez, egungo egoera nahiko larria da, martxoan eta apirilean izandakoaren "antzekoa", populazioaren konfinamendu orokorra ekarri zuena. Gaineratu duenez, "une honetan eta olde berri honen aurrean", asmoa "egoera honi aurre egiteko konfinamendu orokorrera jo behar ez izatea da, hartu beharreko ezohiko neurri guztiak hartuz".

"Jarduera ekonomikoa eta hezkuntza mantentzea jarri dugu helburu gisa, eta momentuz, erakundeek ateak zabalik uzten dituzte jarduera fisikoa mantentzeko, gutxieneko jarduera sozial, kultural eta kirol jarduera segurua", azaldu du.

Bingen Zupiriaren ustez, orain "jarduera maila" hori "bermatzeko modu bakarra mugikortasuna, gaueko jarduera eta jarduera soziala mugatzea" da, sei pertsona baino gutxiagorekin, "hurbileneko burbuila sozialekoak" ez diren beste pertsona batzuk nahastu gabe. "Neurri murriztaileak dira, gogorrak, konfinamendu orokorra saihesteko", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostiako informazioa Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Koronabirusa