Gizartea -

Koronabirusa

Erresidentzietara joateko herriz aldatzea baimendu dute Bizkaiak eta Gipuzkoak

"COVID-19aren hedapena saihesteko beharrezko diren mugekin, osasun berme guztiak betez eta kontrol zorrotzekin" bisitak jasotzeko aukera izango dute adinekoek aurrerantzean ere.

Erresidentzietara joateko herriz aldatzea baimendu dute Bizkaiak eta Gipuzkoak
Erresidentzietara joateko herriz aldatzea baimendu dute Bizkaiak eta Gipuzkoak
Erresidentzietara joateko herriz aldatzea baimendu dute Bizkaiak eta Gipuzkoak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek erabaki dute zaharren egoitzetan senitartekoak dituztenei bizilekutik ateratzeko baimena ematea haiek bisitatzera joan daitezen. Udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen duten salbuespenen artean dago mendekotasun egoeran dauden edo desgaitasunen bat duten pertsonak zaintzeko beharra, eta horrekin lotu dituzte, hain zuzen, zahar egoitzetako bisitak, adinekoen "ongizate emozionalerako" beharrezkoak direla iritzita.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak ohar batean ziurtatu du irailaren 24az geroztik indarrean dagoen Foru Aginduan jasotako neurriak daudela oraindik ere indarrean.

Horrenbestez, "COVID-19aren hedapena saihesteko beharrezko diren mugekin, osasun berme guztiak betez eta kontrol zorrotzekin" bisitak jasotzeko aukera izango dute adinekoek aurrerantzean ere., hau da, bart hartutako neurri murriztaile berriek ez dute horretan eraginik izango. Aldundiak SMS mezu bidez emango die erabaki honen berri zaharren egoitzetan senitartekoak dituztenei.

Gipuzkoan ere ez da aldaketarik izango adinekoen zentroetako bisitetan, Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez.

"Oso garrantzitsua da, ahal den neurrian, adinekoen artean normaltasuna nagusitzea, eta horretarako senitartekoen bisitak behar dituzte. Ezinbestekoa da haien osasunerako", adierazi du Mendozak. Nolanahi dela, nabarmendu du une honetan egoiliarrek ez dutela zentrotik ateratzeko baimenik, "birusak izan duen zabalkundea dela eta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa