Gizartea -

KORONABIRUSA

Bilbotarrak ezingo dira Derioko hilerrira joan, inor ehortzi edo erraustera ez bada

Bilboko alkateak ohartarazi duenez, egoera epidemiologikoak okerrera egingo du datozen egunetan eta eremu gorrian sartuko da.

Derioko hilerria. Argazkia: Bilboko Udala
Derioko hilerria
Bilbotarrak ezingo dira Derioko hilerrira joan, ez dagoelako udalerri berean

1:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak iragarri duenez, bilbotarrak ezingo dira Derion dagoen Bilboko hilerrira joan Eusko Jaurlaritzak ezarritako mugikortasun murrizketak indarrean dauden bitartean. Salbuespenak izango dira ehorzketak eta errausketak.

Murrizketa horiek direla eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi du Domu Santu egunari begira aspaldi iragarri zuen plana, eta murriztu egin du Derioko hilerriko ordutegia, 08:00etatik 14:00etara izango baita zabalik.

"Agertokia aldatu egin da. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratutako aginduaren bidez, pertsonen mugikortasuna bizilekua finkatuta duten udalerrietara mugatuko da. Agindu horren arabera, Bilboko herritarrek ezingo dute Derion dagoen Bilboko hilerrira joan murrizketa horiek irauten duten bitartean", azaldu du Udalak ohar baten bidez.

Muga horrek ez die loreak saltzen dituzten enpresei eragingo. 

Bilbo, eremu gorrian sartzear

Egoera epidemiologikoari lotuta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ohartarazi duenez, "Bilboko egoerak okerrera egingo du datozen egunetan", eta "ziurrenik" asteazken honetan gaindituko du 100.000 biztanleko 500 positiboko muga.

Aburtoren hitzetan, "orain gehien behar dena araua betetzea da, denok batera, egoera zail honetan ahalik eta denbora gutxien egon gaitezen".

Bilboko merkatari eta ostalariek "behin baino gehiagotan" esan omen diote ezin direla bilbotarren kontsumotik bakarrik bizi, kanpotik eta inguruko herrietatik etorritako jendea behar dutela, "eguna pasatzera edo kontsumitzera datozenak". Hori dela eta, azpimarratu du beharrezkoa dela sektore horiekin elkartzea, horien eskaerak ezagutzeko asmoz, Administraziotik egoera hori arindu dezaketen neurriak hartu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Derio azken ordukoa Koronabirusaren olatua gaur