Gizartea -

Zezenak harrapatu ostean

Padillak esan du zezen plazetara 2012an itzuliko dela

Toreatzailearen hitzetan, "ezinezkoa" da berriz denboraldira itzultzea eta ezin izango ditu Ameriketan azaroan dituen konpromisoak bete.

Juan Jose Padilla toreatzailea ospitaletik irten baino lehen. EFE
Juan Jose Padilla toreatzailea ospitaletik irten baino lehen. EFE
Padillaren lehen irudiak, ospitalean alta eman ostean

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Padilla toretzaileak Zaragozako Miguel Servet ospitalean alta eman ostean, adierazi duenez, "ezinezkoa" da berriz denboraldira itzultzea orain, eta 2012an itzuliko da zezen plazetara.

Urriaren 7an zezenak harrapatu zion Padillak esan du bere denbora guztia datorren denboraldirako preparatzen emango duela, eta ezin izango dituela Ameriketan azarorako zituen konpromisoak bete gaineratu du.

Padillak zezen plazan lagundu zion kirurjialari eskerrak eman nahi izan dizkio, lagundu egin ziolako "bizitza gutxi" geratzen zitzaionean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea