Gizartea -

HEZKUNTZA

2013-2014 ikasturtean graduatutako unibertsitate ikasleen % 89k lana topatu zuten iaz

Hamarretik zortzi Euskal Autonomia Erkidegoan ari dira lanean. Gainera, unibertsitateko ikasketka amaituta lana aurkitu duten pertsonen portzentajea hazi egin da 2014ko datuekin alderatuta.

EHUko kanpusa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
EHUko kanpusa
EHUko kanpusa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013-2014 ikasturtean EHUn tituluren bat eskuratu zuten unibertsitate ikasleen % 89,3k lana zuen 2019an. Horien artetik % 14,9 Estatuan ari dira lanean eta % 5, ostera, atzerrian, Espainiako Estatistikako Institutuak ostegun honetan jakinarazitako datuen arabera.

Lana zuten EHUko tituludunen ehunekoak gora egin du 2014 urtearekin alderatuta. Orduan, 2009-2010 ikasturteko tituludunen % 78,5 sartu ziren lan-merkatuan; horietatik % 13,8k Estatuan lortu zuten lanpostua, eta % 6,4k, ostera, atzerrian.

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, Euskadi 2019an Estatuko laugarren autonomia erkidegoa zen, unibertsitateko ikasleen artean laneratze handiena izan zuena, 2014an baino bi postu gehiago, baita Estatuko batez bestekoaren gainetik ere (tituludunen % 86,1).

Halaber, INEren datuen arabera, EAE da laugarren laneratze handiena duen erkidegoa; izan ere, 2013-2014 ikasturtean graduatutakoen % 80,1ek lana lortu zuen lurraldean. 2014an % 79,8 zen.

2013-2014 ikasturteko unibertsitate-masterreko euskal tituludunen egoerari dagokionez, INEk jakinarazi du 2019an % 87,3 zeudela lanean, Estatuko batez bestekoaren ehuneko bera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EHU albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024