Gizartea -

KORONABIRUSA

COVIDaren baheketa berezia egingo du Osakidetzak gaurtik aurrera Hernanin

13 eta 40 urte arteko herritarrei dei egin diete PCR proba egitera joateko. Aldez aurretik Hernaniko Osasun Zentrora edo Osasun Kontseilura deitu behar da hitzordua hartzeko.

Azpeitian egindako baheketaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Azpeitian egindako baheketaren artxiboko irudia.
Azpeitian egindako baheketaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egingo ditu Hernanin (Gipuzkoa), gaurtik aurrera, pandemiaren hedapena kontrolatzeko. Hala, dei egin diete Hernaniko 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunei PCR probak egitera joateko.

Hernani da Gipuzkoan 'eremu gorrian' dauden herrietako bat, 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago izan baitira 14 egunetan.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, udalerriko ikastetxeetako ikasleek ez dute hitzordurik eskatu behar, ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin batera antolatuko baitira horien probak.

Gainontzeko herritarrek hitzordua eskatu behar dute aldez aurretik, telefonoz, Hernaniko Osasun Zentroan (943 00 66 66) edo Osasun Kontseiluan (900 20 30 50).

Hernaniko Udal Kiroldegian jarriko da dispositiboa gaur, astelehena, hilak 2, eta azaroaren 4ra arte egongo da bertan. Gaur 15:30etik 19:30era egingo dira probak,  eta asteartean zein asteazkenean, 08:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Hernani Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa