Gizartea -

GERTAKARIAK

Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon eta hiru, Arrasaten

Suak inguruko bi auto ere kaltetu ditu Santutxun. Segurtasun Sailaren esanetan, bart ez da neurri murriztaileen aurkako protestarik izan eta oraingoz behintzat ezin da loturarik egin.

Suhiltzaileak sua amatatzen, Bilbon. Argazkia: @BomberosBilbao
Suhiltzaileak sua amatatzen, Bilbon
Lau edukiontzi erre dituzte Bilboko Santutxu auzoan

0:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau edukiotzi erre dituzte bart Bilboko Santutxu auzoan. Suak kalteak eragin dizkie inguruan aparkatuta zeuden bi autori, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 03:30ak aldera piztu da Santutxuko Gorostiza Dorrea kalean. Edukiontzi batean piztu dira garrak eta handik ondoko beste hiru zaborrontzitara zabaldu dira. Halaber, inguruan aparkatuta zeuden bi auto ere kaltetu ditu suak.

Oraindik argitzeke dago sua nahita eragindakoa izan den ala ez. Dena den, Segurtasun Sailak azpimarratu duenez, bart ez da neurri murriztaileen aurkako protestarik izan eta, beraz, oraingoz ezin da loturarik egin.

Ikerketa zabalik dago.

Hiru edukiontzi erre dituzte bart Arrasaten

Arrasaten, beste hiru edukiontzi erre dituzte goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Garrak 20:30ak aldera piztu dira Bidekurtzeta kalean. Horrez gain, ez da bestelako gorabeherarik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Delituak albisteak Arrasate bideoak Santutxu albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak Debagoiena eskualdea Euskal Autonomia Erkidegoa