Gizartea -

Ikerketa

EAEko ikerlari talde batek 9,3 milioi lortu ditu unibertsoaren jatorria ikertzeko

Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuaren helburua da neutrinoa bere berezko antipartikula den ikertzea.

EAEko ikerlari talde batek 9,3 milioi lortu ditu unibertsoaren jatorria ikertzeko
EAEko ikerlari talde batek 9,3 milioi lortu ditu unibertsoaren jatorria ikertzeko
EAEko ikerlari talde batek 9,3 milioi lortu ditu unibertsoaren jatorria ikertzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia International Physics Centerreko, EHUko eta Ikerbasqueko ikertzaile talde batek, Harvard Unibertsitatearen parte-hartzearekin, Europatik iritsitako ERC Synergy diru-laguntza lortu du: 9,3 milioi euro, unibertsoaren jatorria ikertzeko.

Ostegun honetan ohar baten bidez iragarri dutenez, munduko prestigiotsuenetakoa da Europako Ikerketa Batzordeak (ERC) emandako laguntza hori.

Horrekin, ikertzaileek eta haien taldeek gaitasunak, ezagutzak eta baliabideak batzea lortu nahi dute, elkarrekin erronka garrantzitsuei aurre egin ahal izateko.

Hala, asmo handiko helburu horren baitan dago Synergy-2020 NEXT-BOLD egitasmoa, neutrinoaren ikerketan oinarritutakoa.

Sei urteko iraupena dauka proiektuak, eta Ikerbasqueko Juan Jose Gomez Cadenas ikertzaileak, Fernando Cossio EHUko Kimika katedradunak eta Roxanne Guenette Harvard Unibertsitateko fisika irakasleak jaso dute "saria".

Euskal erakunde batek gisa horretako proiektu bat lortzen duen lehenengo aldia da, eta Harvarden parte-hartzea badu ere, Donostia International Physics Centerren eta EHUn sortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Unibertsoa