Gizartea -

KAISHOP!

Bueltan da tokiko kontsumoa euskaraz bultzatzen duen egitasmoa: Kaishop!

Azaroaren 20an amaituko da, eta kanpaina ikusgarri egiteko bi bideo egin dituzte ekimenaren helburuak ezagutzera emateko.

Sentsibilizatzeko helburua duen ekimen hau azaroaren 20ra arte egongo da martxan. Argazkia: Artxiboa
Denda txiki bat.
Sentsibilizatzeko helburua duen ekimen hau azaroaren 20ra arte egongo da martxan. Argazkia: Artxiboa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko, Gernika-Lumoko, Erandioko, Basauriko, Muskizko, Mungiako eta Etxebarriko, udalek eta Txorierriko Mankomunitateak martxan jarri dute, berriz ere, “Kaishop!” kanpaina. Getxoko Udalaren arabera, egitasmoaren helburuak txikizkako salmentak eta euskararen erabilera sustatzea dira.

Getxon, Alkarbide eta Bizkaiko Foru Aldundia izan dira kanpaina babestu duten erakundeak eta “Kaishop! Zer gura dozu? Erosi euskaraz, Getxon!” lelopean aurkeztu dute egitasmoa. Irantzu Uriarte euskara zinegotziak nabarmendu duenaren arabera, kanpainaren helburua “tokiko merkataritzak eskaintzen digun tratu pertsonal eta hurbila, kalitatezko produktuak hurbil erosteko aukera eta euskarak tokiko merkataritzan duen garrantzia aitortzea da”.

Sentsibilizatzeko helburua duen ekimen hau azaroaren 20ra arte egongo da martxan, eta kanpaina ikusgarri egiteko bi bideo egin dituzte. Lehenengoan, “bezero batek online erosketak egiteko zailtasunak ditu, harik eta herriko denda bat ikusten duen arte”, azaldu du Uriartek; bigarrenean, Sara Gandara aurkezlea ageri da, eta herrian erosteko gomendatzen du.

Ordura arte, Getxoko 200 denda baino gehiago atxiki dira euskaraz egitera bultzatzen duen Euskararen Laguna merkataritza sarera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Basauri Erandio Getxo Bizkaia Mungia Gernika-Lumo Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bideoak Merkataritza