Gizartea -

Indarkeria matxista

Getxon emakume bati egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza

Erasoa joan den urriaren 24an gertatu zen. Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du eta haren bila dabil.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urriaren 24an emakume bati Getxon egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Ustezko erasotzailea identifikatu dute eta haren bila dabiltza.

Ertzaintzak azaldu duenez, gertakariak urriaren 24an, gauez, jazo ziren, baina biktimak egun batzuk geroago jarri zuen salaketa.

Getxoko Udal Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala kaleratu du, erasoa gaitzetsiz eta biktimari elkartasuna eta laguntza eskainiz.

Horrez gain, "berdintasunean eta errespetuan" oinarritutako gizartearen alde lanean segitzeko deia egin du, "emakumeek harreman sexualak norekin, noiz eta nola izan nahi dute askatasunez erabaki dezaten, eta haien erabakia errespetatua izan dadin".

Udalak elkarretaratzea antolatu du ostiral honetarako, 12:00etan, eraso matxista salatzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak