Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat hil da motor batek harrapatuta, Elorrion

Argiñeta etorbidean izan da ezbeharra, 79 urteko emakumea oinez zihoanean. Motorzaleak ihes egin du, baina ordu batzuk geroago bera kabuz joan da komisaldegira eta atxilotu egin dute.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko emakume bat hil da Elorrion (Bizkaia) motor batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, ezbeharra Argiñeta kalean gertatu da gaur arratsaldean, 17:00ak aldera. Biktima auzobide batetik zihoan oinez, Lekeriketa eta Zenita artean, motorrak aurrean eraman duenean.

Motor-gidariak ihes egin du, ibilgailua bertan utzita, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du motor-gidaria identifikatzeko eta aurkitzeko.

Radio Euskadik jakinarazi duenez, ordu batzuk geroago gidaria bere kabuz joan da Ertzaintzak Galdakaon duen komisaldegira eta atxilotu egin dute. 21 urte ditu.

Ostegun honetan, atxilotua Poliziaren aurrera eraman dute, eta bi delitu egotzi dizkiote hari: zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta sorospen-eginbeharra ez betetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Herriak eta Hiriak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Elorrio Harrapatzeen albisteak Durangaldea gaur Errepideko istripuen biktimak