Gizartea -

SEGURTASUNAREN AURKAKO DELITUA

Bost drogatan positibo eman du Erandioko kamioilari batek Beran

Gainera, kamioiak ez zuen segururik eta IATa 2017tik iraungita zuen. Etxeratze agindua ere urratu du, baita Nafarroan sartzeko debekua ere, eta labana bat zein haxixa aurkitu dizkiote.

Nafarroako Foruzaingoak gizonari isuna jartzen ari ziren uneko bideoa zabaldu du.
Nafarroako Foruzaingoak gizonari isuna jartzen ari ziren uneko bideoa zabaldu du.
Nafarroako Foruzaingoak gizonari isuna jartzen ari ziren uneko bideoa zabaldu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi dio Erandioko (Bizkaia) kamioilari bati; Beran geldiarazi eta bost drogatan positibo eman eta gero: kalamuan, anfetaminan, metanfetaminan, heroinan eta kokainan.

01:55 aldera geldiarazi zuten 33 urteko gizona mugikortasun-kontrol batean. Drogak antzemteko probak egin eta bost substantzia horietan positibo eman zuen. Gainera, ibilgailua asegururik gabe zihoan eta 2017an iraungi zitzaion IATa.

Nafarroan konfinamendu perimetrala errespetatu gabe sartzeagatik, eta etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik ere jarri zioten zigor proposamena, baita drogen eraginpean labana bat eramateagatik ere. Kamioiaren miaketan haxixa aurkitu zuten, eta, horregatik ere zigorra jarri zioten.

Guztira, 6.103,51 euro ordaindu beharko lituzke isunetan: 2.800 euro asegururik ez izateagatik, 1.000 euro drogetan positibo emateagatik, 601 euro drogak edukitzeagatik, 601 euro etxeratze agindua hausteagatik, 601 euro konfinamendu perimetrala ez betetzeagatik, 300 euro labana eramateagatik eta 200 euro IATagatik.

Gizonak adierazi zuenez, lagun baten bila zihoan Berara.

Foruzaingoak Twitterren duen profil ofizialean eman du gertatutakoaren berri:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Zer gertatu da Bizkaian? Nafarroa EAE Delituak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa