Gizartea -

SUTEA

Menagaraiko baserri bat kiskalita, sute baten ondorioz

Sutea piztu denean, pertsona bat zegoen baserrian, baina ez du minik hartu.

Sutea, Menagarain, bart. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak.
Sutea, Menagarain.
Sutea, Menagarain, bart. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Menagarai (Araba) herriko baserri bat kiskalita geratu da bart, sute baten ondorioz. Ertzaintzak jakitera eman duenez, inor ez da zauritu sutean.

Gauerdia pasatuta, 00:10 inguruan, jaso dute abisua Aiaraldeko suhiltzaileek eta Ertzaintzak. Antza, baserriko tximinian izandako arazo batek eragin du ezbeharra.

Sutea, Algortan

Algortan, bestalde, Casa Barco eraikinean sutea piztu da, gaur goizaldeko 03:55ean.

Ondorioz, bertan lotan zeuden hiru pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik. Ez dute eraikina hustu beharrik izan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Araba EAE albisteak Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak