Gizartea -
Gertakaria Araban
Zaldiaran mendatean hildako gizona 25 urteko kolonbiarra zen
Sumarioaren sekretua errepidean aurkitu duten gizonaren hilketarengatik. Ertzaintzak ez du hipotesirik baztertzen.
Erredakzioa
Gasteiz eta Zaldiaran gailurraren artean dagoen errepidean,Berrostegietan, hilik aurkitu duten gizonezkoak 25 urte zituen, kolonbiarra zen eta Gasteizen bizi zen.
Epaileak sumarioaren sekretua ezarri du. Biktimak, heriotza bortitz baten zantzuak ditu, eta errepidean botata auto baten ondoan aurkitu zuten.
Gaueko bederatziak inguruan aurkitu zuten gorpua, ustezko auto istripu baten ondoren Ertzaintzak jaso zuen dei baten ostean. Bertara iritsi zirenena aurkitu zuten gorpua, eta lehen ikerketen arabera, tokian bertan hil zen gizonezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea