Gizartea -
BIZKAIA
Adingabe bat atxilotu dute Zornotzan labana batekin beste bati eraso egiteagatik
Erasoa Zornotzako Euskotrenen geltokian gertatu da astearte arratsaldean, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
EITB.EUS
Ertzaintzak 16 urteko adingabe bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Zornotzan labana batekin 15 urteko adingabe bati eraso egiteagatik. Ustezko erasotzailea atxilotu dute eta zauritutako adin txikikoa Galdakaoko Ospitalean dago, larri.
Erasoa 17:00ak aldera gertatu zen, Euskotreneko geltokian.
Biktimak Galdakaon ospitaleratuta jarraitzen du. Ustezko erasotzailea atzo 21:30ak aldera atxilotu zuen Ertzaintzak, homizidio saiakera leporatuta. Ertzain-etxean igaro du gaua eta ondorengo orduetan igaroko da epailearen aurretik.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea