Gizartea -

Koronabirusa

Espainiako Gobernuak milioi bat musuko baino gehiago banatuko ditu EAEn eta Nafarroan

Udalen eta gobernuz kanpoko erakundeen artean banatuko dituzte, egoera zaurgarrienean dauden pertsonen beharrak asetzeko.

Hainbat pertsona maskararekin. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona maskararekin.
Hainbat pertsona maskararekin. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Espainiako Gobernuak 1.012.000 musuko banatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, egoera zaurgarrienean dauden pertsonen eta funtsezko zerbitzuetan ari diren langileen artean partitzeko.

Horrelakoa izango da banaketa: Gipuzkoak 467.127 musuko hartuko ditu, Bizkaiak 276.478, Arabak 76.762 eta Nafarroak 192.000.

EAEn 820.000 maskara banatuko dituzte. Horietatik 338.367 udalek eskuratuko dituzte, eta Espainiako Gobernuak lurralde bakoitzean duen ordezkaritzaren bidez banatuko dira. Beste 482.000ak gizarte erakundeen artean banatuko dituzte —Gurutze Gorria (452.000), Caritas (6.000) eta Edeka (24.000)—. Gobernuz kanpoko erakundeek, era berean, pertsona zaurgarrien artean banatuko dituzte.

Nafarroako udalerriek 100.000 maskara hartuko dituzte; 43.000 musuko 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalentzat dira, eta 57.000 biztanle kopuru gutxiago dituzten udalerrientzat. Gobernuz kanpoko erakundeen artean 92.000 maskara dira banatzekoak: Gurutze Gorria (84.000) CERMIN (6.000) eta Caritas (2.000).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirusa Alarma egoera