Gizartea -

Koronabirusa

Maskaren BEZa % 21etik % 4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak

Asteartean onartuko dute dekretua. Ogasun ministroak ohartarazi duenez, "erne" ibiliko dira jaitsiera horrek "azken kontsumitzaileari kobratzen zaion prezioan" eragiten ote dion.

Erabili eta botatzekoak diren maskarei jaitsiko diete BEZa. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat maskara.
Espainiako Gobernuak % 21etik % 4ra jaitsiko du musukoen BEZa

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabiltzeko eta botatzeko diren maskarei ezartzen zaien balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) % 21etik % 4ra jaistea onartuko du datorren astean Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak. 

Hala iragarri du gaur Kongresuan Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta bozeramaileak. Azaldu duenez, Europako Batzordeak Espainiari jakinarazi dio ez duela arau-hauste prozedurarik abiatuko, eta, hortaz, trabarik gabe hartu ahalko dutela neurria.

Ohartarazpena egin du, gainera, Montero ministroak: Sanchezen gobernua "erne" ibiliko dela azpimarratu du, jaitsiera horrek "azken kontsumitzaileari kobratzen zaion prezioan eta ez enpresen irabaziak handiagotzean" eragina duela aztertzerakoan.

Horrez gain, ministroak argitu du ostegun honetan musukoen publikoarentzako salmenta-prezioa jaisteko prozedurak hasiko dituela.

Zure interesekoa izan daiteke: Noiz eta nola erabili behar da maskara?

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Alarma egoera Maskarak gaur Zerga politika Osasunari buruzko albisteak