Gizartea -

Bizkaia

Gorpuzkiak topatu dituzte Barakaldoko mendi batean, ustez desagertutako gizon batenak

Uztailean desagertu zen gizonezko bat bilatzen ari zela topatu du hilotza Ertzaintzak.

Arrontegi mendian aurkitu dute gorpua. Argazkia: EITB
Arrontegi mendian aurkitu dute gorpua. Argazkia: EITB
Gorpu baten bi hanka topatu dituzte Barakaldon

0:53

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gorpuzkiak aurkitu ditu Barakaldoko Arrontegi mendian, uztailean desagertu zen gizonezko bat bilatzen ari zela.

Ikerketa horren baitan, agenteek beste bilaketa bat egin dute, eta topatu egin dute aipatutako hilotza. Antza denez, delitu zantzuak ditu gorpuak.

Ertzaintzak operazioa du abian oraindik mendian, epaileak gorpua handik eramatea agindu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur