Gizartea -

Nafarroa

20 salaketa jarri dituzte Iruñean COVID-19aren kontrako araudia ez betetzeagatik

Salaketa horien artean, tabernei jarritako bi salaketa daude, ixteko ordutegia ez betetzeagatik.

Kontsumitzaileak Iruñeko terrazetan. Irudia: EFE
Kontsumitzaileak Iruñeko terrazetan
Kontsumitzaileak Iruñeko terrazetan. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak eta Iruñeko Udaltzaingoak 20 salaketa jarri dituzte ostegun honetan, terrazak berriz ireki zituzten egunarekin bat eginez.

Salaketa horietako bi tabernei jarri dizkiete, ixteko ordutegia ez betetzeagatik, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Halaber, nabarmentzekoa da 13 salaketa jarri dituztela maskara ez eramateagatik eta hiru COVID-19aren harira ezarritako distantzia ez gordetzeagatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Foruzaingoa Tabernak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera