Gizartea -

Koronabirusa

512 kasu berrirekin EAEn eta 66rekin Nafarroan, positibotasuna % 5aren bueltan dabil

81 kasu berri ziren atzo Araban, 217 Bizkaian eta 209 Gipuzkoan eta positibitate-tasa % 5,5ekoa izan zen EAEn, eta eremu gorritik ateratzea lortu du. Nafarroan, berriz, % 4,8koa da tasa hori.

Jendea Iruñeko kaleetan zehar. Argazkia: EFE
Jendea Iruñeko kaleetan zehar
Behera egiten ari dira kutsatzeak EAEn, baina motel doa jaitsiera

1:5

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, 9.268 COVID-19 froga diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietatik 512 positiboak izan ziren (% 5,5), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Lurraldeka, 81 kasu berri atzeman ziren Araban, 217 Bizkaian, 209 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetako 5 kasu ere bai.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 132 pertsona ZIUn daude arrazoi hau dela eta.

Udalerriz udalerriko kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.

Gaurko datuekin, EAE COVID-19aren transmisio-gune gorritik atera da, urriaren 24an sartu zen lekutik, hain zuzen ere. Izan ere, 14 egunetan pilatutako tasa 100.000 biztanleko 500 kasutatik jaitsi da.

Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, pilatutako tasa hori 481,07koa da orain EAEn, eta hiru lurraldeetatik Gipuzkoa baino ez dago 500etik gora.

Nafarroan, berriz, COVID-19aren 66 kasu positibo berri atzeman zituzten larunbatean, aurreko egunean baino gutxiago, 105 kutsatze atzeman baitziren orduan.

Atzo 1.369 proba egin zituzten (1.129 PCR eta 240 antigeno test), eta, ondorioz, positibotasun tasa % 4,8koa da, Nafarroako Gobernuaren behin-betiko datuen arabera.

Astean zehar, Foru Erkidegoak 141 kasu erregistratu zituen astelehenean, 106 asteartean, 141 asteazkenean, 162 ostegunean, 105 ostiralean eta 66 kasu larunbatean. Datu pozgarri gisa, atzokoa da hiru hilabetean ematen den kopururik txikiena.

Bestalde, 78 urteko gizon bat hil zen atzo, eta aurreko egunetan bi heriotza gehiago izan zirela jakinarazi zuten: 92 eta 97 urteko gizonezko bat eta emakumezko bat, hurrenez hurren. Guztira, 873 pertsona hil dira Nafarroan.

Iruñean eta eskualdean atzeman zituzten atzo positibo berrien % 57, Lizarraldean % 15 eta Tuteran % 13. Gainerako positiboak ( % 15) Nafarroan banatuta egon dira.

Adin-tarteen arabera, 15 eta 29 urte bitartekoak eta 30 eta 44 urte bitartekoak izan ziren talde nagusiak ( % 25), ondoren 45 eta 59 urte bitartekoak ( % 16) eta 75 urtetik gorakoak ( % 13). Ondoren, 15 urtetik beherakoen taldea, % 12rekin, eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea, % 9rekin.

Gaur egun, 180 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino hiru gehiago), horietako 35 ZIUn daude (bi gutxiago) eta beste 15 etxean ospitaleratuta (bat gehiago). Gainerakoak, 130 paziente, plantan daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iruñea Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Koronabirusa Alarma egoera Osasunbidea