Gizartea -

Koronabirusa

Beasaingo institutuko ikasleak aurrez aurreko eskolarik gabe, Loinazpe itxi dutelako

Ia 500 ikasle ari dira gaur Internet bidezko eskolak jasotzen, irakasleen artean COVID-19aren zenbait kasu atzeman baitituzte.

Beasaingo Institutua. Argazkia: Google Street View
Beasaingo Institutua
Beasaingo Institutua. Argazkia: Google Street View

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasaingo institutu publikoko Loinazpe eraikina itxi behar izan dute, irakasleen artean COVID-19aren zenbait kasu atzeman ondoren. Horrenbestez, 454 ikaslek Internet bidez jaso dituzte eskolak astearte honetan. Hain zuzen ere, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak dira institutura joan gabe gelditu direnak.

Esan bezala, irakasle taldea jo du oraingo honetan COVID-19ak, eta, ondorioz, zentroa ixtea erabaki dute.

Idoia Goikoetxea ikasketaburuak Euskadi Irratian esan duenez, Beasaingo Osakidetzako arduradunekin harremanetan ari dira, lehenbailehen irakasle guztiei PCR probak egitea nahi dutelako, agerraldi bat izan den ala ez jakiteko.

Goikoetxearen hitzetan, horren arabera erabakiko dute 500 ikasle horiek bihartik aurrera institutura itzuliko diren ala ez.

Hezkuntza Sailak ez du zehaztu zenbat diren birusak jota dauden irakasleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Beasain albisteak Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Koronabirusaren olatua gaur Gazteak albisteak