Gizartea -

BIZKAIA

Kutxabanken kutxazain bati su eman diote Bilbon

Erasoa goizaldean gertatu da Uribarriko Eskolako Landa eta Matiko kaleen artean. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart, Kutxabanken kutxazain automatiko bati su eman diote Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta, aipaturikoaz gain, ez du bestelako kalterik eragin.

Erasoa goizaldean (03:45ean) gertatu da Uribarriko Eskolako Landa eta Matiko kaleen artean dagoen Kutxabanken bulegoan. 

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko eta egilea edo egileak identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Euskal herriak Bizkaiko albisteak Kutxabank Suteak argazkiak Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak