Teknologia -

Banketxeak

Kutxabankeko online banka martxan da berriz, hainbat orduz erorita egon ostean

Arazoak astelehenean hasi ziren, eta gauean konpontzea lortu bazuten ere, astearte arratsaldera arte arazoak egon dira aplikazioa, KutxabankPay zerbitzua eta oro har online banka erabiltzeko.

Errore bat egon dela jakinarazten du Kutxanbaken aplikazioak.
Errore bat egon dela jakinarazten du Kutxanbaken aplikazioak.
Errore bat egon dela jakinarazten du Kutxanbaken aplikazioak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Sistemaren barne arazo" batek eraginda, Kutxabankeko online banka zerbitzua erorita egon da atzotik gaur 19:30 arte, euskal banketxeko iturriek jakinarazi eta eitb.eus-ek egiaztatu ahal izan dutenez. Arazoak Internet bidezko eragiketa guztiei eragiten zien, ezin baitzen webgunean, aplikazioan zein KutxanbankPay zerbitzuan sartu.

Kutxabankeko iturrien esanetan, arazoak atzo goizean hasi ziren, eta 21:00etarako konpondutzat eman bazituzten ere, gaur 19:30 arte ez dute martxan jartzea lortu.

Banketxeak barkamena eskatu die erabiltzaileei, eta orain zerbitzua motel ibil daitekeela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Kutxabank berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Internet gaur