Gizartea -
KORONABULOAK
Kloro dioxidoak ez du COVID-19a sendatzen eta arriskutsua da
Bideoan ageri dena Andreas Kalcker da, koronabirusaren aurkako irtenbidea kloro dioxidoa edo CDak direla dioen ustezko ikertzailea. Adituen esanetan ez dago horri buruzko ebidentzia zientifikorik.
EITB.EUS
Egunotan Andreas Kalckerren bideo bat biral bihurtu da, kloro dioxidoa edo CDak gaixotasunak sendatzeko produktu bat dela dioena. Albiste faltsua edo fake news bat da, adituek diotenez, ez baitago horren inguruko ebidentzia zientifikorik. Bideo baten bidez ustezko "zientzialari alemaniar" batek koronabirusari aurre egiteko sendabidea dela azaltzen du, eta "zentsura" salatu du.
Hala ere, ez dago frogarik kloro dioxidoak COVID-19aren aurka funtzionatzen duela dioenik. Gainera, Maldita.es-ek (Maldito Bulo atalaren bidez), EiTBrekin koronabirusaren inguruko fake news-ak geldiarazteaz arduratzen den webguneak, agerian utzi du ez dagoela "inolako frogarik" sodio kloritoak COVID-19aren aurka balio duela ziurtatzeko.
Bideoan ageri den pertsona Andreas Kalcker da, koronabirusaren aurkako irtenbidea kloro dioxidoa edo CDak direla dioen ustezko ikertzailea. Kalcherren arabera, produktu hori MMS edo sodio kloritotik dator. Ez da lehen aldia MMSak eta CDSak COVID-19aren aurka balio duen frogarik ez dagoela kontatzen duguna.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) behin baino gehiagotan azaldu duenez, oraindik ez dago koronabirusaren aurkako txertorik, sendagairik edo tratamendurik COVID-19a prebenitzeko edo tratatzeko. Koronabirusaren aurka ikertzen ari diren farmakoen eta tratamenduen artean ez dago kloro dioxidorik, ezta sodio kloritorik ere.
Balearretako Medikuen Elkargo Ofizialaren salaketa
Balearretako Medikuen Elkargo Ofizialak (Comib) prentsa-ohar batean azaldu duenez, COVID-19a tratatzeko kloro dioxidoa hartu ondoren lortutako emaitza positiboei buruzko azken argitalpenen aurrean, Miracle Mineral Solution (MMS) delakoaren erabilerak "osasunerako duen arriskuaz" ohartarazi behar zaie herritarrei.
Hala, Comibek uko egin dio COVID-19aren aurkako ustezko erremedioak erabiltzeari, hala nola sodio kloritoa; izan ere, osasun agintariek ez dituzte onartzen eta ez dute inolako oinarri zientifikorik.
Hori dela eta, "herritarren osasunerako eskubidearen aurka egiten " duten produktu horiek gertutik zaindu eta beharrezkoa izatera salatu egingo duela iragarri du Batzordeak.