Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadik hilaren 9an zehaztuko ditu Gabonetako neurriak

Neurriok unean uneko egoera epidemiologikoa kontuan izanda hartuko dituzte, egoerak "zaila" izaten jarraitzen duelako eta, "hobeto gauden arren, ez gaudelako ondo".

Gotzone Sagarduik esan du EAEko erakundeek dutela azken hitza.
LABIren aurreko bilera bat
LABIk Espainian hartutako neurriak zorroztu ditzake abenduaren 9an

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, Gabonetako prebentzio neurrien malgutasunari buruzko azken hitza Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordeak du, eta datorren asteazkenean, hilak 9, bilduko da.

Sailburuak ostegun honetan egin ditu adierazpen horiek, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara iritsi denean, Gabonetan egingo diren familia bileretako mugikortasunari eta pertsona kopuruari buruz atzo Lurralde arteko Osasun Batzordean adostutako neurriak Euskadin aplikatuko diren galdetu diotenean.

Atzokoa erkidegoen egoerara "egokitu" daitekeen "oinarrien akordioa" dela zehaztu du, eta "pandemia baten erdian gaudela ez ahaztean" egin du azpimarra.

EAEn neurriak murriztaileagoak izan daitezkeen galdetuta, erabaki hori LABIk hartuko duela erantzun du, unean uneko egoera epidemiologikoa kontuan hartuta. "Datorren astetik aurrera bilduko da LABI, Euskadin neurri horiek zeintzuk izango diren eta nola aplikatuko diren jakiteko", azaldu du.

Egoera "zaila"

Bilera horretan, erakunde horretako batzorde teknikoaren proposamenak aztertu ondoren eta bilakaera epidemiologikoaren arabera, LABIn ordezkatuta dauden EAEko erakundeek Gabonetan "Euskadin zer aplikatzen den erabakiko dute".

"Euskadirentzat ezartzen diren neurriak zeintzuk diren ikusiko dugu", berretsi du sailburuak, eta egoera epidemiologikoa "zaila" dela azpimarratu du: "Hobeto gauden arren, ez gaude ondo". Sagarduik pandemia dagoela gogorarazi du, eta egoera zein den "ez ahazteko" deia egin du.

Ildo horretan, eta autonomia erkidegoen artean mugitu ahal izateko ezartzen diren eskakizun batzuk kontrolatzeko zailtasunari dagokionez, azpimarratu du egungo egoeran "dena zaila dela", eta, beraz, "neurri batean edo bestean" zentratu beharrean, "bizitzen ari garen egoera kontuan hartu behar dela" esan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gabonak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera LABI