Gizartea -

Koronabirusa

Ekainerako Estatuko biztanleriaren ia erdia txertatuta egongo da, Sanchezen esanetan

Espainiako Gobernuko presidenteak esan du lanean ari direla txertoak aurki eskuratzeko: "Posible bada, abendurako, eta bestela, urtarrilerako, baina lehenbailehen".

Sánchez, EFEren artxiboko argazki batean.
Pedro Sanchez
Sánchez, EFEren artxiboko argazki batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, datorren urteko maiatzerako edo ekainerako Espainiako Estatuko 15-20 milioi pertsona egongo dira covid-19aren aurka txertatuta.

Iragarpena Kantabriara egin duen bisita batean egin du gobernuburuak. Azaldu du txertaketa planaren lehen fasean 2,5 milioi lagun txertatuko dituztela; bigarren fasean, berriz, 15-20 milioira helduko dira. Azkenik, hirugarren faserako "Espainiako 47 milioi biztanleak" babestuta egongo dira.

Sanchezen hitzetan, Gobernua  "lan eta lan ari da" txertoak "lehenbailehen" hel daitezen, betiere Europako Botiken Agentziaren oniritzia jasota. "Posible bada, abendurako, eta bestela, urtarrilerako, baina lehenbailehen", erantsi du. Horrez gain, iradoki du 2021 "amaieran" Espainian garatutako txerto bat egongo dela.

"Lehentasuna duten talde guztiek txertoa jasotzen dutela bermatuko dugu, zuzen banatuta, jendea non bizi den gorabehera", nabarmendu du.

Sanchezek bezala, Salvador Illa Osasun ministroak ere aurreikuspen beraren berri eman du Euskadira egin duen bisitan:

Maiatzerako edo ekainerako 15-20 milioi espainiar txertatuta egongo direla use du Illak
Maiatzerako edo ekainerako 15-20 milioi espainiar txertatuta egongo direla use du Illak
Maiatzerako edo ekainerako 15-20 milioi espainiar txertatuta egongo direla use du Illak

1:27

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa