Gizartea -

Koronabirusa

Positibo berriek behera egin dute EAEn, 315eraino, eta gora Nafarroan, 82 kasurekin

Positibotasun-tasa ere % 6,5etik % 6,03ra jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan. Bestalde, Foru Erkidegoan % 7,8ra igo da.

Koronabirus proba. Argazkia: EFEko artxiboko irudia.
Koronabirus proba.
Koronabirus proba. Argazkia: EFEko artxiboko irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, 5.223 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 315 emaitza positibo eman zituzten covid-19an; hau da, aurreko egunean baino 137 gutxiago, baina 1.762 proba diagnostiko gutxiago egin dira. Positibotasun-tasa % 6,5etik % 6,03ra jaitsi da. Nafarroak, bestalde, 82 positibo berri atzeman ditu ditu igande honetan, aurreko egunean baino 66 gehiago.

Gainera, igandean 20 pertsona ospitaleratu zituzten Euskadiko ospitaleetan, eta ZIUn 131 pertsona daude koronabirusarekin.

Igande honetako 14 egunetan 100.000 biztanleko metatutako intzidentzia-tasa 349,40koa zen, eremu gorria bereizten duen 100.000 biztanleko 500 positiboen atalasetik urrun.

Guztira, 5.223 test diagnostiko egin zituzten igandean (1762 gutxiago), eta 315 positibo atzeman zituzten, aurreko egunean baino 137 gutxiago. 

Diagnostikatutako kutsatze guztietatik 156 Bizkaian detektatu ziren, 106 Gipuzkoan, 49 Araban eta 4 autonomia-erkidegotik kanpo bizilekua duten pertsonen artean.

Araban oraindik ez dago udalerririk eremu gorrian, eta Bizkaian Ondarroa gune gorritik irte da. 100.000 biztanleko 500 kasutik gora Ermua eta Arrigorriaga soilik mantentzen dira.

Gipuzkoa da oraindik ere intzidentzia-tasa altua duten udalerri gehien dituen lurraldea, nahiz eta azken egunetan 4 udalerrik utzi duten zerrenda gorria (Aretxabaleta, Elgoibar, Azkoitia eta Deba). 5 udalerrik bertan jarraitzen dute, horien artean, Arrasate, 100.000 biztanleko 1 350,98 positiborekin.

Beste heriotza bat Gipuzkoako egoitzetan

Beste hildako bat izan da azken orduotan Gipuzkoako egoitzetan covid-19aren ondorioz, eta hamahiru positibo berri zenbatu dituzte, guztiak Donostiako Hermano Garate-San Ignacio zentroan.

Hildako agurea Julian Rezola Donostiako zentroan bizi zen, eta hori da, hain zuzen ere, positibo gehien dituen foru sareko egoitza, 48, Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunearen arabera.

Egungo 162 aktiboetatik, bi digituak gainditzen dituzten zentroak, Julian Rezolaz gain, Hermano Garate-San Ignacio (28), Villa Sacramento (21) eta Sanitas-Miramon (19) Donostian, eta Inmaculada (12), Irunen, dira.

Azken orduetako beste datu bat da beste bi pertsonak gainditu dutela gaixotasuna pandemiaren bigarren olatu honetan: 353 sendatu dira, eta 98 heriotza.

Gainera, 89 pertsona daude covid-19ak jota Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan.

Nafarroa

Nafarroan beste 82 koronabirus kasu berri atzeman ziren igande honetan. Hildakoak berriz, 10 gehiago dira, izan ere, azken orduetan bost heriotza izan ziren eta aurreko egunetako beste bost jakinarazi zituzten.

Atzo 81 eta 56 urteko bi gizon eta 97, 90 eta 89 urteko hiru emakume hil ziren; aurreko egunetako berriz, 90 eta 89 urteko bi gizon izan ziren hildakoak eta 96, 90 eta 89 urteko hiru emakume. Guztira, 910 pertsona hil dira Nafarroan pandemia hasi zenetik.

COVID bidezko 82 kutxatze-kasu positibo berriak osasun-sistema publikoan 1.077 proba egin ondoren atzeman ziren (861 PCR eta 216 antigeno-test), % 7,6ko positibo tasarekin.

Ikuspegi epidemiologikoari dagokionez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du atzo beste zortzi ospitaleratze izan zirela Foru Erkidegoan, eta horietako bat ZIUn dagoela.

Guztira 153 pertsona daude ospitaleratuta Nafarroako ospitaldeetan covid-19rekin (atzo baino hiru gehiago); horietako 27 ZIUn (atzo baino bat gehiago) eta beste 17 etxeko ospitaleratzean (atzo bezala).

Gainerakoak, 109 gaixo, plantan daude. Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko igorpenen arabera, 40.249 kasutan dago Nafarroan.

Espainiako Estatuari dagokionez, Osasun Ministerioak 17.681 kasu gehiago gehitu ditu ostiraletik, eta guztira 1.702.328 dira pandemia hasi zenetik atzemandakoak. Gainera, 100.000 biztanleko inzidentzia 215,1ekoa da, eta hildakoak 46.646ra iritsi dira, aurreko balantzean baino 394 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Koronabirusa Alarma egoera Osasunbidea