Gizartea -

ANIMALIAK ABANDONATZEA

Gabonetan oparitzen diren txakurren erdiak abandonatu egiten dira

Real Sociedad Canina de España elkarteak "Para toda la vida" kanpaina abiatu du, maskota bat izateak dakarren konpromisoaz ohartarazteko, eta txakur bat ez dela "Gabonetako oparia" azpimarratu du.

Kale-txakur bat lo egiten. Argazkia: Pixabay
Kale-txakur bat lo egiten.
Kale-txakur bat lo egiten. Argazkia: Pixabay

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Real Sociedad Canina de España (RSCE) elkarteak salatu duenez, Gabonetan oparitzen diren txakurren erdiak abandonatu egiten dituzte, maskota batek duen erantzukizunari buruzko kontzientziazio faltagatik. Horren arabera, animalia horiek gutizia edo bulkada gisa oparitzen dira, benetako konpromisoa eskatzen duela nabarmendu beharrean.

Hori dela eta, RSCEk "Para toda la vida" kanpaina abiatu du, txakur bat edukitzeak dakarren konpromisoaz kontzientziatzeko asmoz. Animalia hori "ez da Gabonetako oparia", "bizitza osorakoa" baizik, horren arabera.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "txakur bat izateak konpromiso afektiboa ez ezik, ekonomikoa ere eskatzen du; izan ere, batez beste, txakurraren mantenurako 1.250 euro inguru behar dira urtean, elikadura, albaitaritza, ile-apainketa eta gainerako zainketen artean". Halaber, animaliaren ezaugarriei eta izaerari buruz informatzeko beharra azpimarratzen dute; izan ere, baliteke txakurraren ezaugarriak eta izaera ez izatea egokienak balizko jabearen bizimodurako.

RSCEren ustez, aurten txakurren eskaria aurreko urteetan baino handiagoa izango da pandemiaren ondorioz. Eskaera horrek gora egin zuen berrogeialdian, eta, ondorioz, % 25 hazi ziren abandonuak maiatzean, konfinamendua amaitu zenean.

Julian Hernandez erakundeko presidenteak azpimarratu duenez, Gabonetan "inoiz baino gehiago jakin behar dugu erabaki horrek zer ondorio duen eta horretarako prest gauden. Txakur bat edukitzea ez da jolasa".

Affinity Fundazioaren datuen arabera (2019), Europan urtero txakur abandonu gehien zenbatzen dituzten estatuetako bat Espainia da, 183.000 txakur abandonatzen baitira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak